Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Izena emateko epea azaroaren 17ra arte

Zer da Ahobizi eta Belarriprest izatea?

Zer da Ahobizi izatea?

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Zer da Belarriprest izatea?

Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu

Zer da Arigune bat?

Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Arabako Mendialdeko Kuadrillan bost arigune osatuko dira aurtengo Euskaraldian: Berdintasun Zerbitzua, Euskara Zerbitzua, Gerentzia,  Ingurumen Zerbitzua, Kultura eta Kirola Zerbitzua.