KANTARI

24oct16:3018:30KANTARI16:30 - 18:30

Detalles del evento

Urriaren 24an, 18:30ean, lehen aldiz, “KANTARI” ikuskizuna egingo da Arabako Mendialdean, gaztetxoen artean euskarazko abestiak eta harremanak sustatzeko.

Proiektu honek eskualdeko ikastetxeetako eta Trebiñuko ikasleak bilduko ditu. Helburua: euskaraz abesten eta dantzatzen gozatzea, eskolen artean esperientziak partekatzea eta protagonismoa 6 eta 12 urte bitarteko haurrei ematea.
Kantarik euskarazko loturak sendotu nahi ditu, euskal kultura musikaren eta dantzaren bidez zabaldu, eta ikastetxeen eta familien arteko lankidetza sustatu, hizkuntza elkargune eta gozamen partekatua bihurtuz.

Familian gozatzeko, parte-hartzaileak animatzeko eta euskararen bizitasuna elkarrekin ospatzeko hitzordua.
Ez galdu aukera!

Hora

24/10/2026 16:30 - 18:30