Irudi-eskubideak

Txapelketa sarbide libreko espazio batean garatzen da eta helburu publiko, ludiko eta informatiboa du. Horregatik, irudiak hartzeko eta zabaltzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:.

Irudi osagarriak edo orokorrak: Antolatzaileek partiden eta instalazioen argazki edo bideo orokorrak edo panoramikoak jaso eta argitaratu ahal izango dituzte, informazioa emateko, artxibatzeko eta ekitaldia sustatzeko. Ikusleak edo jokalariak modu osagarrian eta ez indibidualizatuan agertzen diren plano orokorrak direnez, ez da aurretiazko baimenik beharko txapelketako kanal ofizialetan argitaratzeko.

Banakako irudiak (Lehen planoak): Banakako argazki edo bideoak, lehen planoak edo zuzenean parte-hartzaile batengana bideratutako erretratuak hartzeko, argitaratzeko edo zabaltzeko, haren berariazko baimena beharko da.

Adingabeen babes espezifikoa: 14 urtetik beherako parte-hartzaileen banakako irudien edo lehen planoen kasuan, argitaratzeko nahitaezkoa izango da amaren, aitaren edo legezko tutorearen berariazko eta idatzizko baimena. Adingabeak 14 eta 17 urte bitartean baditu, bere baimena eman beharko du.

Kentzeko eskubidea: edozein parte-hartzailek (edo haren legezko ordezkariak) edozein unetan eskatu ahal izango du erakundearen bitarteko ofizialetan argitaratutako irudi bat ezabatzeko, identifikatzeko modukoa bada, mezu elektroniko bat bidaliz arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus helbidera.