#IZANBIRALA lehiaketa gazteentzat
KANPAINAREN HELBURUA GAZTEEK SAREETAN EUSKARAZKO EDUKIAK SORTZEA, KONTSUMITZEA ETA PARTEKATZEA DA.
13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango.
2022ko #izanbirala lehiaketan lau erronka egongo dira.
LEHEN FASEA. Bi erronka:
- Euskaraz ez den abesti baten euskarazko bertsioa egitea
- Meme lehiaketa
BIGARREN FASEA. Bi egoera parodiatzeko txanda:
- Familian ematen diren egoerak
- Lagun artean ematen diren egoerak
Kontsultatu lehiaketaren oinarri guztiak HEMEN