KANPEZU-IOARMENDI MARATOI ERDIA
Kanpezu-Ioar Mendi Maratoi erdiaren laugarren edizioa bertan behera geratu da.
Covid-19k sortutako egoera ikusita, eta lasterketa bat behar besteko segurtasunez egitea ezinezkoa denez, erakundeak bertan behera utzi behar izan du edizio hau. Dortsal guztiak osorik itzuliko dira, 2021ean korrikalari guztiak ikusteko nahian.
Erakundeak aukera guztiak aztertu ditu bertan behera utzi aurretik, baina korrikalarien, boluntarioen, ikusleen eta Kanpezuko biztanleen segurtasuna ziurtatzerik ez zuenez, ekitaldia bertan behera uztea erabaki du, 2020ko irailaren 20an ez da lasterketarik egongo.
Garai zailak eta egoera berriak dira, eta horietara egokitu behar dugu. 2017an Euskal Herrriako Txapelketa izan ondoren, 2018an ISF National Series eta 2019an Espainiako Fedme Kopa, Golden Trail National Series (GTNS) bezalako zirkuitu interesgarrian parte hartzeak ilusioz beteriko etorkizuna izango luke 2020 honetan, baina pandemiaren errealitateak horrelako erantzunetara behartzen gaitu. Ez da eman nahiko genukeen albistea, eta azken minutura arte borrokatu gara edizio hau egin ahal izateko, baina ez da posible izango.
Guztion zain gaude, besoak zabalik eta sorpresaren bat emateko nahian 2021eko maiatzaren 2an.