KANTARI ikuskizuna Arabako Mendialdean
Lehenengo aldiz Mendialdean izango da KANTARI ikuskizuna.
Gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.
Ibilbide arrakastatsua daraman egitasmoa da. Neska-mutikoek, taldeka, euskarazko kantu bat ikasi behar dute, eredu moduan erakutsitako koreografia entseatu edo berri bat prestatu, eta eszena gainean jarri abesten eta dantzan, publikoa eta telebista aurrean izango dituztelarik
Ikuskizuna urriaren 24an izango da, Kanpezuko kultur-etxean.
Parte hartu nahi duten haurrek taldea osatu behar dute eta izena eman irailaren 27ra arte.
Ikuskizunean Mendialdeko eta Trebiñuko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.
Egitasmoa antolatzen ari da Kanpezuko Mendialde IPI eta Maeztuko Herri Eskolarekin elkarlanean, AFA, GEU, ALEA eta Goiena komunikazio taldearen laguntzari esker.





