KulturAraba Bulegoa / Aparteko Laguntzen Aurkezpena

Martxoaren bigarren hamabostaldian, Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren hurrengo deialdiaren argitarapena aurreikusita dago Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean: Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunterako aparteko laguntzak.
KulturAraba Bulegotik, laguntza hauek aurkezteko ONLINE saioa antolatu dugu. Saioa martxoaren 17an izango da, arratsaldeko 17:00tan eta edukiera mugatua izango du. Izen-ematea martxoaren 17ko 09:00ak arte irekita egongo da.
KulturAraba Bulegoa
Aurrez aurreko arreta hitzorduarekin:
Telefonoa: 945 18 19 92
Posta elektronikoa:
kulturaraba.eus
Sare sozialetan ere:
#kulturaraba #GoGasteizKultura




