KulturAraba Bulegoa / Topaketak 2022

Kulturaraba Bulegoan 2022ko programazioan pentsatzen ari gara eta zuekin bildu nahi genuke zuen beharrak eta interesak ezagutzeko. Horretarako, topaketa bat antolatu dugu azaroaren 17an, asteazkena, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean. Saioa 17:30etan izango da eta edukiera mugatua izango da.
Helburua kultur eragileen eta Kulturaraba Bulegoaren arteko elkarrizketa informal bat edukitzea da, zuen egoera hobeto ezagutzeko eta zuen beharretara hobeto egokitzen den zerbitzua eskaintzeko.
Animatu zaitezte!!
KulturAraba Bulegoa




