KulturAraba Bulegoa / TOPAKETAK 2022

Ordutegia: 17:30 – 19:30
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda
2022an itzuliko da KulturAraba Bulegoaren prestakuntza programa.
Urte berri honi hasiera emateko, prestakuntza-saio bat antolatu dugu, 2021ean antzemandako zenbait beharrizanetan oinarrituta. Lehenengo saio hau kultur proiektuen garapenari buruzkoa izango da: ideiatik orrira, Josian Llorente-ren eskutik.
Helburua zuen kultur proiektu bakoitzerako edukien aurkibide argi eta egoki bat sortu ahal izatea da, aurkezpen-txosten bati forma emateko, bezero potentzialentzat erabilgarria dena, baina baita laguntza publikoen deialdietan parte hartzeko ere.
Datorren urtarrilaren 26an, asteazkena, espero zaituztegu Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Saioa 17:30etan izango da eta edukiera mugatua izango da*.
Anima zaitezte!
![]()
![]()
*Sartzeko derrigorrezkoa da COVID pasaportea aurkeztea




