LURRIKARA: Gazteak emantzipatzeko eta dinamizatzeko programa
LURRIKARA
Emantzipaziorako eta dinamizaziorako programa bat da, Gasteiztik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteentzako zuzenduta.
Programaren helburuak
- Arabako gazteen errealitatea, interesak eta beharrak jakitea.
- Hezkuntza eta lan orientazio pertsonalizatua eskaintzea, jasotako beharren eta interesen arabera.
- Dagoeneko badiren gazte ekimen, programa eta zerbitzuen berri ematea eta jakinaraztea.
- Garapen pertsonal edo komunitariorako gazteentzako proiektuak bideratzea eta laguntzea. Proiektu horiei balioa ematea, haien berri emanez eta sustatuz.
- Gazteen parte hartzea sustatzea
Hona hemen programak, bere garapenean, biltzen dituen ekintza nabarmenak:
- Elkarrizketak egitea gazteekin harreman zuzena duten pertsonei, bai eta gazte jendeari eta gazte taldeei ere, egungo errealitatearen eta beharren berri jakiteko. Egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egitea.
- Gazte intereseko informazioa partekatzeko sare sozial bat sortzea.
- Gazteek parte har dezaten egitura bat eratzea.
- Ikasgela birtual bat sortzea, informazio zalantzak e-mailez, WhatsApp bidez, telefonoz edo mezu zuzenez argitze aldera laguntza eta orientazioa emateko.
- Orientaziorako online gida bat sortzea, “GIDATU” izenekoa, emantzipazioarekin, lana bilatzearekin eta abarrekin lotutako galdera eta zalantza ohikoenei erantzuteko.
Informazio gehiago