Mendialdea Music Festival / Fool’s Paradise

Fool ‘s Paradiseren lehen urteurrena! Izan ere, Lurrak Eguzkiari buelta bat eman dio lehen programa argitaratu genuenetik. Eta Mendialdea Music Festivaleko jendeak bere freskotasunarekin eta ekartzen diren taldeen egiten jakitearekin brodatzen jarraitzen du. 2022 hau estreinatzeko, ‘Kuxkuxeoz’ ondo beteta datoz eta Umbilika bikotea gonbidatu dute (nahiz eta 15 diruditen jotzen hasten direnean) horretaz hitz egin diezaguten, beste guztietatik hain ezberdina, beraiek egiten dutena. Hurrengo MMFren kartelari buruzko aurrerapenen bat ere badago, eta tutiplen beldur. Eman play




