Mendialdea Radio / KOMUNITATEA

KOMUNITatea
‘Mari’ k 89 urte ditu. Edonork botako lizkiokeenak baino dezente gehiago. Arabako Mendialdean asfalto-meategien gorakada, Vasco Navarro trenbidearen joan-etorria eta lehen linea elektrikoen etorrera bizi izan zituen belaunaldi oso bat ordezkatzen du, laborantzan aritzen ez zirenei lan-aukerak emanez. Orduko lanak, lanez aldatzeko erraztasunez, eta non aberastasunarekin aliatzea segurtasun neurri eskas edo ezdeusek baino berme handiagoa baitzen bizirauteko.
Bere kontakizunean bizitza asko sartzen dira, ordukoak eta oraingoak.




