Mendialdea Radio / KOMUNITatea

Udaberriak programa berriak dakartza #MendialdeaRadiora!
Maria Vallejok #KOMUNITatea ireki du, komunitateari ate bat. Ezkaratzeko eta sukaldeko #podcast bat, non hainbeste kontatzeko dutenei entzuten zaien.
Macario Martinez de Alegría da gure lehen protagonista. Jaio eta ‘la mili’ izan ezik, dena egin du #Apellanizen. 75 urteko bizitza bizia, zoriontsua eta gorabeheratsua, egungo parametroetan neurtzen badugu.
Esperientziaren epeltasunera parez-pare irekitako atea. Sartu gurekin!




