Mendiladea Radio / Herriko Ametsak (Atauri Art´23 berezia)

Herriko Ametsak, Atauri Art Herrik’23 berezia
Atauri Art, programa honen jaialdi eragilea, hemen da hamabigarren edizioarekin, 2023koarekin, irailaren 8tik 10erako asteburuan hasiko dena.
Nobedadez beteta dator, urtero gailentzen diren izpirituari eta hitzordu finkoei eutsiz. Gainera, Arratiandi Kultur Elkartetik abisatzen dute, hitzez hitz, “flipatu” egin dietela, azaroko itxiera ekitaldi batekin, zalantzarik gabe arrakasta izango duena.
Jakin itzazu bolo-bolo, tailer eta jarduera guztiak, artisten beren ahotik, performance bat den podcast honetan.
Umorez bizi!




