KulturAraba Bulegoko egoitza berria

KulturAraba Bulegoko egoitza berria Gasteizko erdigunean
Bulegoa sendotzeko bidean, eta lurraldean duen presentzia indartzeko asmoz, 2023. urtean egoitza aldatzearen aldeko apustua egin da, Arabako kultur sektorearen beharrei erantzuteko gune hurbilago eta atseginago baten zerbitzura jartzeko. Garai berri hau inspiratzeko xedearekin, bulego berria San Antonio kaleko 35. zenbakian kokatzen da, Arabako hiriburua den Gasteizko erdiguneko leku enblematiko batean.
Horrela, etapa berri honetan ekosistemaren fidelizazioa elikatu nahi dugu eta kultur eragile berriekin konektatu, bereziki, Araban bere jarduera garatzen hasi den eragile gazteekin.
Horretaz gain, jendeari arreta emateko ordutegia moldatu dugu, ohiko harremanetarako eta informaziorako bideak mantenduz, aldez aurretiko hitzordua beharrezkoa izanda arreta presentziala edo online eman ahal izateko.
Arreta-ordutegi berria hauxe izango da:
Astelehena, asteartea, osteguna:
10:00 – 14:30
Asteazkena:
17:00 – 19:30
Harremanetan jartzeko, gure arreta-telefonoa ere berritu dugu:
945 18 19 80
Posta elektronikoa: kulturaraba@araba.eus
Sare sozialetan ere:
Instagram: @kulturarababulego
Facebook: KulturAraba Bulegoa




