LEP – Leh-oposizioa: berdintasun eta ingurumen teknikaria
Jakinarazten da gaurkoan, maiatzaren 10ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAOn, BOEn) argitaratu dela lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa prozesuetarako deialdia, berdintasun eta ingurumen lanpostuei dagokiena.
Horrenbestez, datorren maiatzaren 13an, astelehenez, izena emateko 20 laneguneko epea irekiko da.
Prozesu horiek arautzen dituzten oinarri orokor eta espezifikoak 2022ko abenduaren 26ko 148. ALHAOn ikus daitezke, baita haien akatsen zuzenketa ere.
Horrez gain, tasa ordaindu behar dute, oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Dokumentuak egoitza elektronikoaren bidez edota Kuadrillara fisikoki hurbilduta entregatu daitezke.