LEP Kuadrilla: Lehiaketa
2023ko apirilaren 19ko, asteazkena, 9574 iragarkia, 94. zenbakiko, Sec. II.B. 55543 Orr. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da: Arabako Mendialdeko Kuadrillaren (Araba) 2023ko martxoaren 30eko Ebazpena, hainbat plaza betetzeko deialdiari buruzkoa, txanda irekiko lehiaketa-sistemaren bidez bete beharreko plazak hartzen dituena.
Izen-emate eskaera, autobaremazio, inprimakia eta tasa ordaindu izanaren egiaztagiria bete eta entregatu behar dira, oinarrietan zehaztutakoaren arabera. Jarraian interesekoa den informazioa kontsulta daiteke:
1.- 20/2021 Legean aurreikusitako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesutik eratorritako langileak hautatzeko prozeduran izena emateko formularioa.
2.- AFAren webgune orokorrerako esteka, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuko plazetan izena emateko (autobaremazio-formularioa):https://epeope2023.araba.eus/
3..- Prozesuaren Oinarriak:
– OINARRIAK. 2022ko egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzea: lehiaketa-sistema. (148. Zenbakiko ALHAO, 2022ko abenduaren 26koa, astelehena)
– AKATSAREN ZUZENKETA. Akatsen zuzenketa: gaztelaniazko bertsioaren II. Eranskinean sartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko administrari laguntzaile plaza baten oinarri espezifikoak gaztelaniaz idatzita. (BOTHA num. 150, del viernes, 30 de diciembre de 2022)
– Arabako Mendialdeko Kuadrillako 2023ko martxoaren 30eko EBAZPENA, hainbat lanpostu betetzeari buruzkoa (94. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2023ko apirilaren 19koa, asteazkena, 9574 iragarkia, Sec. II.B. 55543 Orr)
OHAR GARRANTZITSUA:
Eskaera bete ondoren ordainduko da tasa, Arabako Mendialdeko Kuadrillako titularra den Kutxabank banketxearen ES85 2095 3235 4510 9157 4185 kontu-zenbakian dirua sartuta. Epe barruan aurkeztu beharko da eskabidearekin batera ordaindu izanaren egiaztagiria.




