EZOHIKO KUADRILLA BILKURA

Jakinarazten da datorren asteazkenean, 2023ko abenduaren 27an, 13:00etan, Kuadrillako Batzarraren ezohiko bilkura egingo dela Haraneko Udaleko osoko bilkuren aretoan. Bileraren helburua GAI-ZERRENDA hau aztertzea da:
1. Abenduaren 21ean egindako ezohiko bilkuraren akta onartzea, hala badagokio. (Aktaren kopia deialdi honi erantsita doa)
2. Onartzea, hala badagokio, Arabako Mendialdeko Kuadrillako I. berdintasun-plana luzatzeko eskaera.
3. Onartzea, hala badagokio, Udalei egindako 2022. Urteko behin-betiko likidazioa
4. Onartzea, hala badagokio, udalei egindako 2023ko behin-behineko likidazioa
5. 2024ko aurrekontu orokorra eta aurkeztutako emendakinak onartzea, hala badagokio
6. Presidentziaren informazioak eta eskaerak eta galdera




