TOPAKETAK 2022 / “Kulturatik bizitzea: zergatik diruaz hitz egiteak lotsa ematen du”

FORMAKUNTZA
TOPAKETAK 2022 I Arabako kultura- eta sormen-eragileentzako prestakuntza programa
Hilabete honetan, Topaketa berri bat proposatzen dizuegu, kultura-sektorearen profesionalizaziorako bidean enpresa-pentsamendua sustatzeko xedearekin: “KULTURATIK BIZITZEA: ZERGATIK DIRUAZ HITZ EGITEAK LOTSA EMATEN DU”, Miren Lauzurika-ren eskutik.
Datorren martxoaren 23an, asteazkena, espero zaituztegu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Saioa 17:00etan izango da, edukiera mugatua izango du eta izen ematea doakoa.




