Egoera epidemiologikoak eta osasun-araudiak baldintzatzen dute programaren garapena eta izan ditzakeen aldaketak.
Izena ematearekin batera, aste bat, bi edo hiru eskatu ahal izango dira programa bakoitzean. Kuadrillak jasotako eskaera guztiari erantzuten saiatuko da. Ezinezkoa bada, jardueretan parte hartzeko sistemak antolatuko dira.
IZENA EMATEKO PROZEDURA:
- Ekainaren 18ra arte (egun hori barne), online formularioa bete eta bidali ahal izango duzu. Bidali ondoren, automatikoki jasoko duzu mezu elektroniko bat hura aurkeztu dela baieztatzeko. Jarduera bakoitza bere izen emateko formularioa dauka:
- Udalekuak
- Hipika eta golf kanpusa
- Ekainaren 21etik aurrera, parte hartu duzula baieztatzeko mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, eta ekainaren 25era arte izango duzu jarduera ordaindu izanaren egiaztagiria eta baimen informatua aurkezteko (nahitaez). Epea igaro eta dokumentazioa aurkezten ez bada, parte hartzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta, beraz, plaza galduko da.
INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO
Arabako Mendialdeko Kuadrilla – 945 405424
Alvaro Albaina – 658 75 64 03 – kulturaetakirola@arabakomendialdea.eus
Iraupena (asteka partehartzeko aukera):
- Uztailak 5-9
- Uztailak 12-16
- Uztailak 19-23
Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:30
2017-2009 (biak barne) jaiotako neska-mutilak
Adinaren araberako taldeak
Uztailean (asteka partehartzeko aukera):
2009tik aurrea (12 urte) jaiotako neska-mutilak.





