UDALEKUAK EUSKARAZ 2026. ZERRENDA.
Euskararen erabilera sustatzeko, eskola funtsezkoa izan da Araban hizkuntza ofizialen ezagutzan iritsi garen lekura iristeko. Hiztun bilakatzea, hizkuntza eskuratzeaz gain, hizkuntza horren bidez gizarte-gaitasuna eskuratzea da.
Haurren sozializazioa, familian eta eskolan ez ezik, eremu ez-formalean ere gertatzen da: aisialdia, koloniak, eskolaz kanpoko jarduerak, kirol-jarduerak, ludotekak…
Jarduera horietan, haur eta nerabeek berdinekin harreman berriak euskaraz sortzeko eta euskaraz bizipen atseginak jasotzeko aukera dute.




