Arabako urrezko emakumeak / Golf
Arabako emakume gazteen artean hain ohikoak ez diren modalitateen edo modalitate minoritarioen kirol-jarduera sustatzeko eta zabaltzeko, Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak hamabostaldiko buletin digital bat egin du.
Buletin bakoitzean kirol-modalitate bati buruzko azalpen bat, kirol horretan erreferentea den emakume bati egindako elkarrizketa eta kirol hori egiteko informazioa non eska dezakezuen aurkituko duzue.