Oxigeno Euskarari lankideak 2026ko Bai Euskarari saridunak
Mendiak eta Herriak Elkarteak, Oxigeno Euskarari programako kudeatzaileak, 2026ko Bai Euskarari Saria jaso du eta, hala, euskararen alde egin duen lana aitortu die.
Mendiak eta Herriak elkartea: 50 urteko ibilbidean, euskararen aldeko konpromiso sendoa erakutsi dute, eta urte luzez Bai Euskarari komunitateko kide izan dira. Gainera, Urmugaren sortzaileetakoak dira, lurraldea, komunitatea eta euskara lotzen dituen proiektu eredugarria, hain zuzen ere. Euskararen aldeko konpromisoagatik eta bidea irekitzen lagundu izanagatik aitortu dira.





