ARABA BIZIKLETAZ / BIZIKLETAZ MUGITU
Santikurutze Kanpezu. Otsailak 26 (Udal pilotalekua)
Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak kanpaina berezi bat egingo du martxoaren 5era arte Arabako eskualdeetan, herritarrak lantokira edo ikastetxera bizikletaz joan daitezen sustatzeko, garraiobide “jasangarri eta osasungarria” dela eta.
Kanpainaren barruan sei ekitaldi egingo dira, kuadrilla bakoitzeko bat (Añana, Aiara, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa), eta, haietan, helduek zein haurrek proiektu hori ezagutu ahal izango dute, bai eta jolastu eta margotu, bizikleta elektrikoan ibili, bizikletaz ibiltzearen abantailak ezagutu eta segurtasun neurri garrantzitsuenak zein diren jakin ere.
Jarduera programa
Araba Bizikletaz programan parte hartzen duten pertsonek, lehenik eta behin, gymkana espazio bat
aurkituko dute, non haurrek ibilbide txiki bat gainditu beharko duten bizikletaz, helburua izanik beren
trebetasuna probatu eta bi gurpilen gainean segurtasunez ibiltzeko gaitasunak hobetzea. Era berean,
haurrek txoko berezi bat izango dute beren sormena askatzeko, bizikletaren munduarekin lotutako
marrazkiak margotuz.
Hirugarren gunea tailerra izango da. Mekanikari espezialista batek bizikletaren puntu
garrantzitsuenak behar bezala mantentzeko oinarrizko nozioak eskainiko ditu goizean zehar (nola
konpondu ziztada bat, bizikleta nola garbitu, bizikleta nola garraiatu, estalkien autodiagnostikoa,
lasaierak eta balaztak, etab.) eta bizikleta aldean daramatenei bizikleta horren oinarrizko azterketa
egiteko aukera emango die (torlojuak, transmisioa eta balaztak egiaztatzea eta, hala badagokio, doitzea).
Beste espazio batean bizikleta elektriko bat egongo da, nahi duten pertsonek bizikleta mota hori
probatu ahal izan dezaten eta, horrela, lehen pertsonan ezagutu ahal izan dezaten ibilgailu mota horrek
ibilbide laburreko joan-etorrietarako eskaintzen dituen aukera handiak eta erabiltzeko erraztasuna.
Azkenik, laugarren espazio batean formatu handiko panelen erakusketa txiki bat egingo da,
bertaratuei segurtasun arauak eta aholkuak erakusteko, bai eta bizikletan ibiltzearen abantailei buruzko
informazioa emateko ere: txirrindularientzako arauak, gidarientzako arauak, bizikletari onaren
dekalogoa, bizikletaz mugitzeak ingurumenerako eta osasunerako dituen onurak, eta bizikleta
elektrikoari buruzko informazioa.
Bestalde, ekitaldi bakoitza egin aurretik, argazki lehiaketa bat antolatuko da, eta lehiaketako
irudiak jardueraren egunean erakutsiko dira, ikusle guztiek paisaiaz, bideez eta tokiko txirrindularien
sentsazioez goza dezaten. Gurpilen gainean bizi dena transmititzeko eta gaur egun bizikleta garraiobide
edo aisialdiko jarduera gisa erabiltzen ez dutenak motibatzeko modu bat da.