ARABA KULTURA BONUA
Kultura Bonua bihartik, abenduak 17 eta 2021eko maiatxaren 31 arte, jarriko da martxan lurraldeko 35 saltegitan. Bonuen helburua Arabako kultura sustatzea eta zabaltzea da, gure lurraldean kultura produktuen eta zerbitzuen kontsumoa sustatuko duten bonu deskontuen bidez, eta, horrela, kultura sektorearen zati handi bat osatzen duten profesionalen, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen ekonomia suspertzen laguntzea. Herritarren aldetik ondasunen eskaria sustatzeaz gain, zerbitzuena ere sustatuko da, eta hori da berrikuntza nagusia.
Lau bonu mota egongo dira:
lehenengo bonua euskarazko kultura ondasunen kontsumorako izango da, 10 euroko
deskontua 20 euroko gutxieneko erosketarekin.
bigarren bonua euskara ez den beste hizkuntza batean egindako kultura ondasunen
kontsumorako eta musika tresnen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 30 euroko
gutxieneko erosketarekin. 30 denda atxiki dira
hirugarren bonua euskarazko kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 20 euroko
deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.
laugarren bonua edozein hizkuntzatan dauden kultura zerbitzuen kontsumorako izango da,
15 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.
Erosteko, nahikoa da atxikitako saltoki batera joatea, deskontua egiteko.
Bonuari buruzko zerrenda eta informazioa hemen kontsulta daiteke: ARABA KULTURA BONUA
Honako ondasun hauentzat izango da deskontua, berariaz, dendetan eta programari atxikitako
profesionalei erosteko unean: liburuak, komikiak eta nobela grafikoa; musika, filmak, dokumentalak
eta serieak, edozein grabazio formatutan; musika tresnak; eta kultura produktutzat har daitezkeen
gainerako ondasunak.
Honako zerbitzu hauentzat izango da deskontua, berariaz, dendetan eta programari atxikitako
profesionalei erosteko unean: arte ederretako eskolak eta ikastaroak, kantua eta musika interpretazioa,
dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa barne; bisita gidatuak profesionalek eta/edo enpresek egindako ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara; zinema emanaldietarako,
zuzeneko antzerki eta musika ikuskizunetarako sarrerak; museo eta arte azoka pribatuetarako sarrerak;
eta kultura produktutzat har daitezkeen gainerako zerbitzuak.