Elkartearen deskribapena eta helburuak
Mendialdea Musika Elkartearen helburua Arabako Mendialdean musika bultzatzea eta sustatzea da, musika haur, nerabe eta gazteengana hurbilduz eta musikaren bidez giza harremanak eta udalerrien arteko harremanak sustatuz.
Elkarteak Mendialdea Music Festival/MMF-a antolatzen du. Herri-ekimena da, irabazteko xederik gabekoa, eta maila partikularreko pertsonek, elkarteek eta tokiko eta eskualdeko erakundeek parte hartzen dute bertan. Helburua Arabako Mendialdearen barruan musikaren inguruko dinamizazio-gune kultural bat eskaintzea da, eta pertsonak mendialdeko ehunean bertan birsortzen diren dinamika parte-hartzaileetan laguntzea.
Boluntariotza
Jardueren antolakuntzan eta garapenean parte hartzen duten pertsona guztiek borondatez egiten dute.
Harremanetarako
Mendialdea Musika Elkartea
Tellezar kalea 1, 5.etxabea
01120 Maeztu / Arraia-Maeztu
mendialdeamusicfestival@gmail.com