Santa Teodosia kofradia

  • Jardueraren esparrua:

    Soziokulturala / Santa Teodosia Ama Birjinaren eta baselizaren sustapena

  • Herria-Udalerria:

    Done Bikendi Harana / Harana

  • Eraketa data:

    1993

Elkartearen deskribapena eta helburuak

Santa Teodosia baselizak  kofradia bat dauka antzinatik (1685. urtetik aurrera idatzitako lekukotasun zaharren arabera). Kofradiaren helburua da lurrera, artera, historiara, lanera eta komunitatearekin eta familiarekin batera duintasunez garamatzaten (gure aretoan dagoen mosaikoan biltzen den moduan) gure arbasoen balioak bildu eta mantentzea.

Kofradiaren helburuak dira kofradiaren kide izatea sustatzea, ingurumena zaindu eta hobetzeko ardura-kanal gisa, bereziki baselizan, baselizarekiko harremana sustatuz elkargune eta harrera-leku gisa, eta gure herrien kultura sustatzeko helburua duten kultur jarduerak antolatuz.

Gaur egun, kofradiak Haranako, inguruko herrietako eta mundu osoko 500 kofrade baino gehiago ditu. Urtean bi erromeria ospatzen dira, udaberrian lehenengoa hildako senideak gogoratzeko eta uda amaieran bestea, jasotako uzta eskertzeko. Kofradiak “Ecos de Santa Teodosia” aldizkaria argitaratzen du. Baseliza igandeetan irekita dago topagune gisa.

Boluntariotza

Jardueren antolakuntzan eta garapenean parte hartzen duten pertsona guztiek borondatez egiten dute.

Harremanetarako

Santa Teodosia kofradia
01117 Done Bikendi Harana / Harana
santatodosia@gmail.com