Usatxi Kultur Elkartea

  • Jardueraren esparrua:

    Kulturala / Etnografia, folklorea eta tradizioen sustapena

  • Herria-Udalerria:

    Pipaon / Lagran

  • Eraketa data:

    1983

Elkartearen deskribapena eta helburuak

Pipaongo Usatxi Kultur Elkartea 1983an sortu zen Pipaon herriaren eta bere auzoteriaren garapen kulturala eta soziala bultzatzeko asmoz. Estatutuetan jasotzen den bezala, elkartearen helburuetako bat gai etnografikoak berreskuratzea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea da, bai eta kultura-ondarea kontserbatzea ere, gure arbasoen tradizioei, ohiturei eta bizimodu tradizionalei dagokienez eta herri honetako eta Arabako Mendialdeko ondare etnografikoa osatzen dutenak.

Helburu honek Usatxi Elkarteak Pipaongo eta Etnografia Museoko Etnografia Jardunaldiak garatzera bultzatu du. Horrez gain, Usatxi Kultur Elkarteak urte osoan zehar tradizio herrikoiak berpizten dituzten kultur jardueren egitarau oso bat garatzen du, baita biztanleria osoari zuzendutako (haurrak, nerabeak, helduak eta adinekoak) Arabako Mendialdeko herrien eta lagunen arteko beste kultur, jai eta senidetasun jarduerak ere.

Boluntariotza

Jardueren antolakuntzan eta garapenean parte hartzen duten pertsona guztiek borondatez egiten dute.

Sarean eta/edo plataformetan egindako lana

Asociación San Kiliz de Lagrán

Harremanetarako

Usatxi Kultur Elkartea
Presbítero Miner kalea z/g
01118 Pipaon / Lagran