ZER DA TRAMITAGUNE? NOLA ETA NOIZ ERABIL DEZAKET?

Zuen prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, ZER DA TRAMITAGUNE? NOLA ETA NOIZ ERABIL DEZAKET? ikastaroa planteatu dugu.

1,5 orduko ikastaroa, Abenduak 2 emango da, 15:30etatik  17:00etara.

Jarraipen errazteko, ON LINE prestakuntza bat planteatzen dugu, ZOOM aplikazioa erabiliz, webinar formatu baten bidez, horrela informazioa, esperientziak eta ezagutza partekatuko ditugu.

IRAKASLEA

Ikastaroa Zuzenbidean lizentziatua eta “Asesoría Beronia” bulego juridiko eta fiskalaren jabeak den Marta Aspizuak  emango du.

 PROGRAMA

  • Tramitagune: Eusko Jaurlaritzaren Jakinarazpen Elektronikoen Zerbitzua.
  • Izapideak eta zerbitzuak.
  • Erabilerak.

Izena emateko:

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu:

 Gure web orrian

Ikastarori buruzko argibideren bat behar baduzu, korreo bidali fpegipuzkoa@hazi.eus edo deitu  627 431 904 tlfra, 178 ikastaroa aipatuta.

Prestakuntza ibilbide hau interesgarria izango zaizula espero dugu.

EUSKADI TURISMO BONUAK: EPEA IREKITA AZAROAK 30RA ARTE #EUSKADITURISMOBONUAK

Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak badakite turismo-sektoreak bultzada ekonomikoa behar duela, bai sektoreko erakundeek eta enpresek (ahal bada, guztiek) jarduera berrabiatu ahal izan dezaten, bai ohiko jarduera eta pandemiaren aurretiko egoera ahalik eta lasterren berreskura daitezen. Hori dela-eta, kontsumoa deskontu-bonuen bidez sustatu eta pizteko programa hau abiatu dute elkarrekin.

Urriaren 6tik azaroaren 30eraino epea izango dute establezimenduak programara atxikitzeko, eta, hilaren 27tik aurrera, deskontu-bonuak atxikitako establezimendu eta enpresetan erabiltzeko prest egongo dira.

 

Informazio gehiago | Más información    euskaditurismobono.eus

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

FORMAZIOA ON-LINE / DOAKOA

Azaroak, 24. 15:30tatik a 17:00tara

https://bit.ly/3lkDfW1

Jakinarazpenetarako modalitate berri honen edukia aztertuko da; zenbait tribututan, derrigorrezkoa izango da. Jakinarazpenaren gai orokorrak, jakinarazpena nola egin behar den, salbuespenak, etab.

JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

PRESTAKUNTZA ON-LINE / DOAKOA
Azaroak 19. 15:30tatik  17:30tara.

https://bit.ly/32vFyy8

PROGRAMA

– Administrazio Elektronikoa
– Jakinarazpen elektronikoak, baita NAN elektronikoa
– Sinadura elektronikoa
– Segurtasuna sarean

LANDA INGURUNEKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

mail_mujeres_2020
Lagun agurgarria:

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioaren ospakizunera urriaren 15ean.

Gaur egungo pandemia dela eta, gerta daitezkeen kutsatzeak saihesteko, aurten Online jardunaldi batzuk egitea erabaki da, eta aipatutako data baino astebete lehenago hasiko dira. Urriaren 7tik 14ra, hainbat hitzaldi argitaratuko dira bideoz eta horietan zenbait emakume adituk gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dituzte, landa inguruneko emakumeen testuinguruan.

Urriaren 15ean hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz.

Informazio gehiago eta bideoak ikusteko esteka

EGITARAUA

Urriaren 7tik 14ra

Urriaren 7tik aurrera esteka honetan egongo dira eskuragarri hiru hitzaldi hauen bideoak:

  • María Olarte: “Nire ekintzaile trebetasunak, ahalduntze pertsonaletik”.
  • Silvia Piris: “Askotarikoak eta elkarrekin garaiezinak garelako. Emakumeen partaidetza soziopolitikoa landa ingurunean”.
  • Ana Elosegi eta Olatz Berastegi: Bakardadearekin batera bizitzea. Distantziamenduari aurre egiteko gakoak: indibidualetik kolektibora”.
  • Beatriz García: “Emakume Nekazarien Estatutua. Nekazaritza- sektorean garatzea”.

Urriaren 15a

11: 00etan, mahai-ingurua eskainiko da zuzenean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak amaiera emango diolarik. Mahai-inguru honetan parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aurrez izena eman duten pertsonei. Lekuak mugatuak dira.

…………

Leader 2020 deialdia

LEADER 2020 laguntzak eskatzeko epea irekita  2020ko urriaren 5ra arte

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
? Ekintzailetzarako laguntzak.
?Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak
? Besteren konturako kontrataziorako laguntzak
? LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak
?Etxebizitzarako laguntzak

 

Informazio gehio eta on line bidezko tramitazioa:

Informazio gehiago eskatzeko ADR Izki-ra etorri.

 

LEADER 2020 cas   LEADER 2020 eus

Lehiatu Berria. Diru-laguntza deialdia

Apirilaren 17an, ostirala, Lehiatu Berria laguntzetarako deia argitaratu zen EHAAn.

Laguntza deialdi hau nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikulturako elikagai produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko zuzenduta dago.

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

LEHIATU BERRIA

LEADER Laguntzak 2020

Europar Batzordeak eskatzen duen LEADER laguntzen pizgarrien efektua bermatzearren eta landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINET-en aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

Hala ere, kontuan izan behar da eskaera egiteko epea eta deialdiaren gainerako beste zehaztasunak, aurkeztu beharreko agiriak, eskaera ofizialaren datuak eta eskaera egiteko jarraibideak barne, ezarriko dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduan. Agindu horrek iragarriko ditu LEADER laguntzak 2020ko ekitaldirako. Beraz, aurretiko fase honetan ez dago agiri gehigarririk zertan aurkeztu.

Ohar garrantzitsua: Eskatu daitekeen gastuaren zenbatekoa 5000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza izan beharko ditu gutxienez, betiere obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik eskatuta.

Behin LEADER diru laguntzen 2020ko deialdia argitaratuta, hiru eskaintza horiek aurkeztu beharko dira eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera. Argi geratu behar da eskaintzak onartzeko benetakoak eta hornitzaile erreal eta independenteek egindakoak izan behar direla. Halaber, konparagarriak izateko, eskaintzak behar bezala zehaztuta egon behar dira eta elementu berberak sartuta izan behar dituzte.

Vavi Programa

Laguntzen deialdi hau nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko da. (Lehiatu Berria).