LAN-ESKAINTZA MENDINETEN

LAGUNTZAK KUDEATZEKO TEKNIKARIAREN LAN ESKAINTZA MENDINETEN

INFORMAZIO GEHIAGO

 

BARATZEZAINTZA BIOINTENSIBO BIRSORTZAILEA JARDUNALDIA

IZKI LGEtik Baratzetzaintza Biointensivo Birsortzailea ekarri nahi dugu Arabako Mendialdeko biztanleriari. Horretarako honako jardunaldia antolatu dugu:

BARATZEZAINTZA BIOINTENSIBO BIRSORTZAILEA MENDIALDEAN.

Data: 2024ko otsailaren 19an

Tokia: Damian Usategui plaza, 1, 01128 Antoñana (Araba)

Orduteguia: 16:00 tarik – 19:00etara

DOAN

Jardunaldian izena eman nahi baduzu, esteka honen bitartez egin dezakezu:

https://docs.google.com/forms/d/10VyIGXhJUFj8rAX-ojAtgcOKcHiErvIP0EqHeFibbuE/edit

Anima zaitez eta ez ezazu galdu!

 

ETXEBIZITZA INKESTA ERANTZUTEKO EPEA ITXITA

Urriaren 31-n Arabako Mendialdeko bizilagunei eta etorkizuneko biztanleei zuzendutako IZKI LGEak landutako etxebizitza inkesta zabaldu zen, eskualdeko etxebizitza beharra ezagutzeko.

Adierazpen honen bidez jakinarazten dizuegu etxebizitzari buruzko galdeketari erantzuteko epea 2023ko abenduaren 15ean itxi zela.

Lehenik eta behin, bertan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik. Pozik gaude biztanleriaren parte-hartzearekin, 102 lagunek erantzun dute galdeketa.

2024. urteari begira, IZKI LGEtik etxebizitzaren erronka landuko dugu eta lantalde batean parte hartzeko interesa agerrarazi duten pertsonak bilduko ditugu.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI

 

OKITURRIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK ERALDATZEKO ZENTRORA BISITA

IZKI LGE-ak antolatzen ari den jardunaldi teknikoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi honen helburua  Lautadako eskualdean egiten ari den Nekazaritzako Elikagaiak Eraldatzeko Zentroaren proeiktua aurkeztea da.

Eguna: 2023ko abenduaren 22an

Topa gunea: Okiturriko poligonoa

Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara

Jardunaldira etorri nahi baduzu, EMAN IZENA email honetan: iban@izki.org edo 945378014/626054211 telefono zenbakietara deituz.

Epemuga: 2023 ko abenduak 20.

NEKAZARITZA ENPRESAREN FINANTZAKETAREN INGURUKO ERABAKIEI

Iraupena: 4 ordu.

Webinar modalitatea

Datak: 2023ko abenduak 12 eta 14

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Dohainik

Informazioa eta kontaktua: fpebizkaia@hazi.eus  //  683 641 866

Egitaraua eta izen ematea: hemen klikatu

NEKAZAL ETA ELIKADURA ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-PROGRAMA EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO EGONALDI PRAKTIKOAK SUSTATZEKO

Ekintzaileei zuzendutako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza-programa ireki da. Helburua da balio-katearen eta horrek ekintzailetzarako eskaintzen dituen aukeren berri izatea eta nekazaritza sektorera eta enpresetara hurbiltzea. Egonaldiaren denbora gehienez 89 egunekoa izango delarik.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da, egun hori barne, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko gehieneko zuzkidura 7.000 eurokoa izango da.

Egonaldi praktikoa egin dezaken ekintzailea bete behar du:

  • GAZTENEK edota GEROA programan egotea: proiektu osatu batekin (kokapen zein ideia argiarekin) edo
  • Nekazari gaztea izatea edo
  • Elikaduraren katearen zein landa eremuarekin lotutako laguntza programa batean egotea.

HAU DA, ekintzailea bere proiektu propioa izan behar du eta EGONALDI PRAKTIKOA bere proiektua indartzeko balio dezala.

OINARRIAK

ESKAERA ORRIA

ETXEBIZITZAREN INKESTA

2019 eta 2022 bitartean, IZKI LGEak parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzak sustatutako LABEAN proiektuan. Eskualdeko ordezkarien lehen bilera batean 13 erronka identifikatu ziren, horietako bat Mendialdeko etxibizitzaren egoera.

IZKI LGEaren 2023ko Kudeaketa Planaren barruan honako ekintza zehaztu da: “Erosteko edo alokatzeko dauden etxebizitza bizigarri eta hutsen eskualdeko errolda prestatzea eta eguneratzea”. Errolda hau egin aurretik, eskualdeko etxebizitza beharra eguneratuko dugu.

Horretarako, Mendialdeko bizilagunei eta eskualdean bizi nahi duten pertsona guztiei zuzendutako INKESTA bat prestatu dugu. Oso laburra da, ANIMA ZAITEZ, ZURE ERANTZUNA OSO GARRANTZITSUA DA GURETZAT!

Inkestaren link-a:

https://docs.google.com/forms/d/1JL5uT1_t5JrtCXJVOwYaJ31B_XnHQ8Sy8BE6MSOuQPQ/edit

 

LEADER 2023

2023 LEADER LAGUNTZEN DEIALDIA

Mendinet, Tokiko Ekintza Taldeak, Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategian (Leader ikuspegia) finkatutako helburuak betetzeko laguntzen deialdia argitaratu du.

Honako hauek dira deialdi honen xede-neurriak eta eskaerak aurkezteko guneak:

II) Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria.

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050929

 II) Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria.

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050930

 III) Besteren kontura kontratatzeko neurria.

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050931

 IV) Guneak gaitzeko neurria.

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050932

 

Aplikazio-eremu geografikoak I. Eranskinean identifikatu eta jasotako lurralde osoa hartuko du barne.

Aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 14a izango da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:
Izki Landa Garapeneko Elkartea
cristina@izki.org / iban@izki.org

945 37 80 14/626 05 42 11
Gazteluko Plaza 1, Bernedo (Araba)

Deialdia argitaratzea:
Mendinet Tokiko Ekintza Taldea
https://www.mendinet.org/

NEKAZARITZA BIRSORTZAILE JARDUNALDIA

PUBLIKO OSOARENTZAT IREKITA. DOAN.

Jardunaldi 1 – Lurraldearen kudeaketa agroekologikoa

Urriak 31 18:00 Arraia-Maeztuko Udaletxean

 

Erregenerazio tekniketan oinarritutako nekazaritza eta abeltzaintza sistemak ezagutuko ditugu.

o Baratzeak: biointentsiboa eta bioestentsiboa

o Nekazaritza eta basogintza, baso jangarriak, sintropika…

o Abeltzaintza birsortzailea

Mota honetako ereduak garatzen ari diren beste toki batzuk ezagutzea

o Lanirina proiektua

o Zuzeneko laborantza eta estaldura kultibo ezberdinak

o Okiturriko poligono agroekologikoa: olio-erauzgailua,       ogi-irinak, obradorea, hegazti-hiltegia, etab.