EREIN 2023
Landa-eremu GUZTIAK sustatzeko eta garatzeko laguntzak, erakunde publikoei zuzenduak.
OHAR GARRANTZITSUAK: DEIALDI HONETAN: PEÑACERRADA-URIZAHARRA, LAGRAN, BERNEDO, CAMPEZO-KANPEZU, HARANA-VALLE DE ARANA, ARRAIA-MAEZTU -KO ERAKUNDE PUBLIKO GUZTIAK (UDAL ETA ADMINISTRAZIO BATZARRAK) BAITA ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA ERE SARTZEN DIRA.
Honen bitartez, jakinarazten dizuegu Erein dirulaguntzen deialdia zabalik dagoela 2023eko urriaren 28ra arte.
Dirulaguntzak landa-eremuko udalerri GUZTIEN sustapena eta garapena du helburu.
Deialdi honen jarduera helburuak honako hauek dira:
- Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin, eta energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak (bai berriak, bai ordezkatu beharrekoak, ordezkatu ezean zerbitzuaren prestazioa baldintzatuko balitz, zeina dagokion txostenaren bidez egiaztatu beharko baita).
- Aurreko ebazpen-zatian deskribatutako entitateen autokontsumorako energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegiturak.
- Turismoarekin zerikusia duten zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, bidezidor eta bide homologatuak eta horietarako seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
- Biztanleak dituzten entitateak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, lehengoratzea eta haien hirigintza egokitzea xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak.
- Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta pertsona nagusientzako erresidentziak, haur-eskolak eta farmaziak/botikak.
- Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.
- Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak.
- Industrialde txikien urbanizazio-proiektuak.
Ohar garrantzitsua; 2023an hasitako proiektuak sar daitezke, baldin eta amaituta ez badaude Eusko Jaurlaritzaren inbertsioa ez amaitu izana Aktaren baino lehen.












