SAN PRUDENTZIO ETA ESTIBALIZKO ANDRE MARIAREN KARTEL LEHIAKETA
2022ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa abian da.
Lehiaketak bi fase ditu. Lehenengoan, dosier bat bidali behar duzu, dagoeneko egindako lanekin kartel_lehiaketa@araba.eus -era. Epaimahaiak bost finalista hautatuko ditu hautagaien artetik, eta bigarren fasera igaroko dira.
Finalista guztiek 300 euro jasoko dituzte, eta epaimahaiak hautatuko duen hautagai irabazleak 1.000 euro gehiago (hau da, 1.300 euro guztira).
DOSIERRAREN BIDALKETA:
2022ko otsailaren 24ra arte, 23:59etan.
Informazio guztia kontsulta dezakezu hemen. Oraindik garaiz zaude!