ARABAKO FORO ALDUNDIA / AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK
Aurrekontu parte-hartzaileak demokrazia parte-hartzaile, zuzen eta deliberatiboaren tresna berri bat dira, herritarrek politika publikoen diseinuan, erabakian, betearazpenean eta jarraipenean parte hartzeko duten eskubidea egikaritu ahal izan dezaten.
Tresna honek, baita bere erabaki estrategikoak ere, zentzua du, herritarrak baitira lurraldeak abian jar ditzakeen etorkizuneko erronka horien ondorioen hartzaileak eta onuradunak.
Horregatik, funtsezkoa da herritarrek berek proposamenak eta ekintzak egin ahal izatea, proposamen eta ekintza horiek gauzatzeko baliabide egokiak jaso ditzaten.