KATALUNYAKO BISITA TEKNIKOAREN ESPERIENTZIAK
Joan den azaroaren 24, 25 eta 26an Kataluniara ikasketa-bisita bat egin zen. Bertan Landa-Hiri Hurbilketa proiektuari atxikita dauden Euskadiko Autonomia Erkidegoko LGE-ek parte hartu zuten.
Bisitaren helburua, ARCA eta Leader Ponent-en artean, ikaskuntza-sareak finkatzea da. Katalunian egiten diren beste ekimen batzuen, haien arrakasta-faktoreen eta aurkitutako zailtasunen ezagutzaren bitartez.
Jarraian, bisita programaren parte izan ziren baserri desberdinak azaltzen dira (bere webgunerako esteka batekin batera):
-Masia Escrigas, Nekazaritza birsortzailea egiten duen landetxea, sare sozialetan oso aktiboa, baratze esperientziak saltzen ditu . Masia Escrigas – Alojamiento Rural con Granja i Animales en Barcelona
-El Solar de N´Hug, Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerako baserria. Familiako harategian saltzen dituzte produktuak. Baserrian bertan ekoiztutako produktuekin hazten dira animaliak. Hiltegi mugikorra sortu dute. Baserrira bisitak saltzen dituzte. El Taulell del Soler de n’Hug – Inicio | Facebook
-Fundación Alicia, Sukaldeko ikerketa zentroa, Arreta berezia elikagaien murrizketei eta beste osasun arazoei. Elikadura-ohiturak hobetzea bultzatzen du. Fundación Alicia
-Supercoop Manresa, Supermerkatu kooperatiboa, Eguneroko erosketekin bere ingurunea eraldatzeko asmoa dute. inici – Super Coop Manresa – SuperMercat Cooperatiu
-Galetes el Rosal, balio soziala duen lantegia. Desgaitasuna eta buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du. EL ROSAL
-Enciclopedia Mural, Ivars d’Urgell eta Vallverd herrietako alderdi artistikoak, hezkuntzakoak eta ingurumenekoak lotzen dituen proiektua. Horma-irudien bidez, ornitologiari eta inguruko natura-ingurunearen ezagutzari buruzko jarduerak eta lanak. Enciclopedia Mural – IVARS d’URGELL
-Pomona Fruits, Sagar eta udare ekologikoen ekoizpena eta banaketa. «Lurraren zaintzaileak eta ingurumenaren lorezainak». Fruita ecològica feta a consciència – Som pagesos, productors d’aliments, cuidadors de la terra i jardiners de l’entorn. (pomona-fruits.com)
-Bodega Castell del Remei, Mendeko mahasti baten kudeaketa ekologiko eta jasangarria . Castell del Remei – Castell del Remei