GARABIDE, 5.000 BIZTANLETIK BEHERAKO UDALERRIETARAKO INBERTSIO PROGRAMA BERRIA
Arabako Foru Aldundiak 3,4 milioi euro bideratuko ditu Garabidera, 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako inbertsio-programa berrira
Laguntza-lerro honen helburua udalerri txikietako azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea da, lurralde-oreka eta -kohesioa sustatuz
Garabide, Lurralde Orekaren sailaren laguntza berria Foru Planaren eta Obra eta Zerbitzuen, Obra Txikien eta Auzo Harremanen programak indartzera dator, baita larrialdietarako eta ustekabeetarako deialdia eta programa berrietarako deialdia ere, hala nola landa-eremuan etxebizitzak birgaitzeko eta udalerri barruko garraiorako laguntzak.
Programa berriaren xede diren inbertsioak oinarrizko azpiegituretako obrak eta ekipamendu-obrak izan daitezke. Adibidez: herriguneak egokitzea eta urbanizatzea, eraikinak, lokalak eta lurrak zerbitzu publikoetarako erostea, birgaitzea/berritzea/eraberritzea, inbertsioak industrialdeetan, inbertsioak energia aurrezteko eta energia berriztagarria sortzeko, eskala txikiko azpiegiturak turismoari lotuta, elementu txikiak konpontzea, birmoldatzea, ordeztea edo berritzea, edo inbertsioak enpresa-ekimenak hartzen dituzten edo merkataritza-instalazioa sustatzen duten lokaletan.
Interesa duten udalerriek ekainaren 15era arte izango dituzte eskabideak aurkezteko epea zabalik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN




