LANDAEKINGUNESAREA
LANDAEKINGUNESAREA Euskadiko landa-ingurunean jarduera ekonomikoa har dezaketen jabetza publikoko guneei buruzko informazioa biltzen duen datu-basea da
Datu base horrek zenbait guneetako lan-espazio biltzen ditu: coworking eremuak, lokalak, bulegoak, biltegiak, ostalaritzako-lokalak eta abar. Guneak tokiko erakunde publikoen jabetzakoak izan behar dira, hala nola udala, administrazio-batzarra eta mankomunitatea. Kudeaketari dagokionez, erakunde horiek zuzenean kudeatu ahal dituzte, edo, bestela, beste toki-erakunde batzuek, baldin eta haiekin kudeaketa- eta dinamizazio-akordioak sinatu badituzte.
Lan-espazioen datu-baseak bi helburu ditu:
- Ekintzaileei eta/edo enpresei erraztasunak ematea Euskadiko landa-eremuetan jarduera ekonomikoa garatzeko guneak bila ditzaten.
- Toki entitateei laguntzea udal-espazioen sustapenean, betiere landa eremuko espazio-sare baten inguruan.
Beren ekonomia- eta enpresa-jarduera garatzeko espazio bat bilatzen duten ekintzaile eta/edo enpresa guztiei zuzenduta dago datu-basea.
Datu-basearen esteka: https://landaekingunesarea.hazi.eus/bisorea/index_es.html