MEMORIA BIZIA ikerketaren aurkezpena: XX. mendeko ahozko memoriaren bilduma Arabako Mendialdean
- MARTXOAK 12, IGANDEA. 12:00
- KANPEZUKO KULTUR ETXEA
ARABAKO MENDIALDEAK XX. MENDEKO AHOZKO MEMORIA BILDU DU
Arabako Mendialdeko Kuadrillak, Vital Fundazioaren babesarekin eta Labriteko laguntza teknikoarekin, XX. mendeko ahozko memoria bildu du Arabako Mendialdeko udalerrietan.
Proiektu aitzindaria izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horren bidez, ezagutza tradizionalei, sinesmenei, erritualei, praktika zeremonialei, antzezpenei elikatzeko moduei, soinu- eta musika-adierazpenei, soziabilitate kolektiboko moduei eta erakundeei buruzko testigantzak bildu dira.
Bilketa-lanak, metodologia zientifiko eta antropologikoari jarraiki, Labrit Ondareko taldeak egin ditu
8 pertsona hautatu dira, inguruko azken ehun urteetako bilakaerarekin lotutako irizpide tematikoen arabera, eta ikus-entzunezko formatuan aurkeztu dute testigantza. 20 ordu baino gehiagoko grabazioak dira, gure herrien eta bertako biztanleen XX. mendeko erretratua osatzen dutenak.
Historian aldaketa gehien izan dituen belaunaldietako batek bere bizipenak ekarri ditu gogora, iruditeria kolektiboaren parte izan direnak, Arabako Mendialdeko herrietako ohiturak, tokiko hiztegia, jaiak edo intrahistoria babesteko.
Behin proiektua amaituta, bildutakoaren aurkezpena egingo da. Ekitaldi horretan, informatzaileek protagonismo berezia dute, eta beren bizitza-historiarekin duten elkarrizketa emango zaie. Gainera, ikus-entzunezko txiki bat proiektatuko da, elkarrizketa bakoitzaren sekuentzia batekin, bildutako materialaren laburpen txiki gisa.