
Mendiko zinemarik onena Santikurutze Kanpezun apirilaren 21ean Mendi Tour Vital Fundazioa 2023 ekitaldian.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemalditik hautatutako 7 pelikula proiektatuko dira
MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria lehenengoz iritsiko da Arabako Mendialdera, Vital Fundazioaren eskutik, apirilaren 21ean. Saioetara bertaratzen direnek berriz ere mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute.
Alpinismoaren, izotz eta arroken eskaladaren, muturreko eskiaren, ur bizietako kayaken, esplorazioaren eta natura basatiaren inguruko 7 film labur eskainiko dira. 2022ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sarituak eta hautatuak izan ziren filmak.
Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturara eramaten duten soinu-bandak… boladan dagoen zinema-genero honetako zuzendari onenen eskutik. Zinema-saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dutenentzat eta publiko zabalarentzat.
Saioak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doan izanik, bertaratzea libre izango da, aforoa bete arte.
Vital Fundazioa Mendi Film Festival elkartearekin elkarlanean ari da ekitaldia antolatzeko, eta Kanpezuko Udala eta Arabako Mendialdeko Kuadrilla dira ekitaldiaren laguntzaileak. Aurten Gasteizen, martxoan, eta Laudion maiatzean, ere iragarri da ekitaldia, eta aurreko edizioetan Agurain, Murgia eta Guardian ere egin izan da.




