ALAVABUS: ESKATU AHALAKO GERALEKUAK
ALAVABUS: ESKATU AHALAKO GERALEKUAK
GOGORARAZPENA
Arabako Foru Aldundiak Arabako linea erregularretan hainbat eskaripeko geldialdi ditu martxan.
Horrela, autobusetatik geraleku erregular gisa berariaz jasota ez dauden beste puntu batzuetan jaisteko aukera aurreikusten da, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:
a) Arabako Foru Aldundiak linea erregular bakoitzerako eskaripeko geldialdi gisa aurrez ezarritako puntuetako batekin bat etortzea.
b) Autobusean sartzean gidariei eskatu ondoren, eskatzaile hauentzat bakarrik aurreikusten da eskaripeko geldialdietan jaisteko aukera:
– Bakarrik edo beste emakume batzuekin bidaiatzen duten emakumeak.
– Bakarrik edo beste adingabe batzuekin bidaiatzen duten adingabeak.
– Adingabeekin bidaiatzen duten emakumeak.
c) Eskariaren araberako geldialdia eskatu ahal izango den bidaldietan, ibilbidea ordutegi eta data hauetan hasten dutenak baino ez dira izango:
– 18:30etik aurrera, azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte.
– 21:00etatik aurrera, apirilaren 1etik urriaren 31ra.