TOPAKETAK 2022 / “TicketBAI kultur eragileentzat” formakuntza-saioa
FORMAKUNTZA
TOPAKETAK 2022 I
Arabako kultura- eta sormen-eragileentzako prestakuntza programa
Autonomoa bazara, ziur aski TicketBAIren berri izango duzu. Eta, gainera, artea eta kultura sektorean lan egiten baduzu, seguruenik hitz hau entzutean zure hankak dardarka jarriko dira eta galdera pila bat etorriko dira zure burura. Zalantza hauek argitzeko, “TicketBAI kultur eragileentzat” formakuntza-saioa proposatzen dizugu, KulturGest-en eskutik.
Datorren azaroaren 3an, osteguna, espero zaituztegu online (Zoom bitartez). Saioa 17:00etan izango da, edukiera mugatua izango du eta izen ematea doakoa.