“Sorginekin Jolasean” online tailerrak
Laudioko Udalaren Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, “Sorginekin Jolasean” programa aurkezten dizuegu txikienak entretenitzeko eta dibertitzeko. Eskulanen online tailerrak dira, 4 eta 10 urte bitarteko adingabeei zuzendutakoak, eta sormena eta trebetasun artistikoa lantzea dute helburu, etxean egin daitezke gurasoen laguntzarekin eta aholkularitzarekin.
Martxoaren amaiera arte, ostiralero, bideo berria igoko dute udal web-orrira. Bertan 10 egunetan izango duzue ikusgai.
Jardueren egutegia
- Otsailak 6, larunbata: AUTOMATAK
- Otsailak 13, larunbata: ESKU BIONIKOA
- Otsailak 20, larunbata: FUTBOLIN BIRZIKLATUA
- Otsailak 27, larunbata: ITSASONTZI PROPULTSATUA
- Martxoak 6, larunbata: ITZAL-ANTZERKIA
- Martxoak 13, larunbata: KOTXE EOLIKOA
- Martxoak 20, larunbata: NATURA IKERTU
- Martxoak 27, larunbata: ZOOTROPOA