Archive for year: 2020

2020an euskaraz argitaratutako liburu eta diskoen bilduma

Durangoko Azoka amaituta, Berriak osatu du 2020an argitaratu diren liburu eta diskoen bilduma eta webgune berezia sortu du ikusgarritasuna emateko.

Bilduma generoaren arabera edo bilatzailearen bidez araka daiteke, eta liburu edo disko bakoitzaren informazio zehatza begiratu daiteke. Guztira, 500 liburu eta 100 disko inguru jaso dira.

 

Mendian pelikularik ez / MENDIKO ISTRIPUAK PREBENITZEKO KANPAINA

 

MENDIKO ISTRIPUAK PREBENITZEKO KANPAINA

“Mendian pelikularik ez”   DA EMF-REN APOSTU BERRIA

Azken hamarkadetan, mendiek, geroz eta bisitari gehiago izan dituzte, eta munduko leku askotan erakargarri turistiko ere bihurtu dira. Mendira, jolastera eta kirol-jarduera gisa joaten diren pertsonen kopuruak gora egin duenez, istripuek, natur ingurunean izan duten eragina izugarri handitu da.

 

2020 honetan, COVID-19 delakoaren ondorioz, paradigma aldatu egin da deskonfinamendu efektuarekin, eta horrek areagotu egin ditu erreskateak eta bilaketak gure inguruan eta bisitatzen ditugun mendietan.

Hori dela eta, Euskal Mendizale Federazioak lau bideo osatu ditu “Mendian pelikularik ez” leloarekin. Bertan, prestatuantolatu, ekipatu, zintzo jokatu eta federatu hitzek berebiziko garrantzia hartuko dute. Mendian jarduera ezberdinak egitera irtengo diren guztientzat oso baliagarri izango dira alferrikako erreskate gehiago saihesteko.

Horregatik, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina guztiek, kasu honetan formatu eta hizkuntza berri baten bidez aurkezten dugunaren antzera, mendian ohitura seguruak txertatzeko balioko dute.

Informazio gehiago:AMF- FAM

 

Euskarazko Produktuen KATALOGOA 2020

Euskarazko Produktuen Katalogoa 2020

Arabako Mendialdeak bat egin du euskarazko kultur produktuak sustatzeko proiektu honekin.

Katalogoan askotariko produktuen berri ematen da. 16 urte arteko haurrentzako eta gazteentzako produktuak dira, zortzi ataletan sailkatuta: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailuak eta jolasak, filmak eta gurasoentzako materiala.

Katalogoan produktuen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa.

Alde batetik, paperezko edizioa dago, Arabako Mendialdeko ikastetxeetan banatzen ari dena. Bestalde, www.katalogoa.eus helbidean, Interneterako edizioa dago; maiz eguneratzen da eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du. Harpidetza ere egin daiteke nobedadeak jasotzeko.

Arabako Mendialdeko eskualdeko turismo bulegoa eta Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroa

Etorri ezagutzera Ibilbide-Berdearen interpretazio zentroa eta bizikletaz gozatu (Irekita abenduaren 13ra arte)

Irakurri, Gozatu, Oparitu. Abenduaren 9a da azken eguna.

BESTE BAT! / Zuzeneko Arteen Zirkuitua

BESTE BAT!  Zuzeneko Arteen Zirkuitua.

Zirkuitu honek kultura bultzatu nahi du, eszenatokietara itzuli, erritmoa berreskuratu, Euskadin sormena sustatu eta zuzeneko arteen ilusioa partekatu.

2020ko azaroan eta abenduan, bai eta 2021eko urtarrilean eta otsailean ere, Beste bat! Ekimenak 250 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, musika, antzerkia, dantza eta zirkua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 areto baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzen duten espazioek beren programazioa aurkeztu behar izan dute.

Izaro, Belako eta Ruper Ordorika bezalako artistek, Zetak edo Niña Coyote bezalako musikari gazteek osatuko dituzte musika emanaldiak. Antzerkiaren atalean, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx, Porotx eta Mari Motots taldeak igoko dira agertokietara. Dantzari dagokionez, euskal erreferente nabarmenek parte hartuko dute, hala nola Dantzazek eta Kukaik. Oliver Magoak eta The Funest Troupek zirku-ikuskizunak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago hemen.

ZER DA TRAMITAGUNE? NOLA ETA NOIZ ERABIL DEZAKET?

Zuen prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, ZER DA TRAMITAGUNE? NOLA ETA NOIZ ERABIL DEZAKET? ikastaroa planteatu dugu.

1,5 orduko ikastaroa, Abenduak 2 emango da, 15:30etatik  17:00etara.

Jarraipen errazteko, ON LINE prestakuntza bat planteatzen dugu, ZOOM aplikazioa erabiliz, webinar formatu baten bidez, horrela informazioa, esperientziak eta ezagutza partekatuko ditugu.

IRAKASLEA

Ikastaroa Zuzenbidean lizentziatua eta “Asesoría Beronia” bulego juridiko eta fiskalaren jabeak den Marta Aspizuak  emango du.

 PROGRAMA

  • Tramitagune: Eusko Jaurlaritzaren Jakinarazpen Elektronikoen Zerbitzua.
  • Izapideak eta zerbitzuak.
  • Erabilerak.

Izena emateko:

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu:

 Gure web orrian

Ikastarori buruzko argibideren bat behar baduzu, korreo bidali fpegipuzkoa@hazi.eus edo deitu  627 431 904 tlfra, 178 ikastaroa aipatuta.

Prestakuntza ibilbide hau interesgarria izango zaizula espero dugu.

MENDIALDEA IRRATIA

 

Martxan gaude. Mendialdea Radio, Arabako Mendialdeko podcast formatuko eskualdeko irrati kulturala, errealitate bat da.

Arabar Mendialdetik, landatar kontaketa berri baten eraikuntzaren bidez, eten-kontzeptuala ixten. Beti kulturaren bidez.

mendialdearadio.com

Video

 

Hemen entzun ditzakezue programak:

Atauri Art

Magazine 1

Magazine 2

 

Elkarrizketak:

Alea

Radio Vitoria

 

AZAROAK 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ARABAKO MENDIALDEAN

BERNEDO. 2020KO ARTILEZKO ASALTOA

 

Hirugarren urtez jarraian, Bernedo udalerriko emakumeak elkartu egin dira azaroaren 25aren inguruan, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

Eskerrik asko, aurten ere, Artilezko Asaltoa 2020 egin duzuen emakume guztiei. 2021ean ikusiko dugu elkar.