Archive for year: 2020

EUSKADI TURISMO BONUAK: EPEA IREKITA AZAROAK 30RA ARTE #EUSKADITURISMOBONUAK

Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak badakite turismo-sektoreak bultzada ekonomikoa behar duela, bai sektoreko erakundeek eta enpresek (ahal bada, guztiek) jarduera berrabiatu ahal izan dezaten, bai ohiko jarduera eta pandemiaren aurretiko egoera ahalik eta lasterren berreskura daitezen. Hori dela-eta, kontsumoa deskontu-bonuen bidez sustatu eta pizteko programa hau abiatu dute elkarrekin.

Urriaren 6tik azaroaren 30eraino epea izango dute establezimenduak programara atxikitzeko, eta, hilaren 27tik aurrera, deskontu-bonuak atxikitako establezimendu eta enpresetan erabiltzeko prest egongo dira.

 

Informazio gehiago | Más información    euskaditurismobono.eus

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

FORMAZIOA ON-LINE / DOAKOA

Azaroak, 24. 15:30tatik a 17:00tara

https://bit.ly/3lkDfW1

Jakinarazpenetarako modalitate berri honen edukia aztertuko da; zenbait tribututan, derrigorrezkoa izango da. Jakinarazpenaren gai orokorrak, jakinarazpena nola egin behar den, salbuespenak, etab.

JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

PRESTAKUNTZA ON-LINE / DOAKOA
Azaroak 19. 15:30tatik  17:30tara.

https://bit.ly/32vFyy8

PROGRAMA

– Administrazio Elektronikoa
– Jakinarazpen elektronikoak, baita NAN elektronikoa
– Sinadura elektronikoa
– Segurtasuna sarean

LANBIDE / Lan Eskaintzak

LANBIDE

https://cutt.ly/ng8awMx

 

ARRAIA-MAEZTUKO UDALA

LANGILEA

CÓDIGO:162020007874

https://cutt.ly/Bg8oWyl

 

KANPEZUKO UDALA

LANGILE

CÓDIGO:1620200077

https://cutt.ly/5g8pazS

LANGILE

CÓDIGO:162020007765

https://cutt.ly/7g8pGpl

ADMINISTRARI LAGUNTZAILE

CÓDIGO:162020007761

https://cutt.ly/1g8pXd5

 

KANPEZUKO ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA

LANGILE

CÓDIGO:162020007814

https://cutt.ly/Gg8p0Ta

URIZAHARREKO UDALA

LANGILE

CÓDIGO: 162020007904

https://cutt.ly/Sg8k5hH

 

BERNEDOKO UDALA

LANGILE

CÓDIGO:162020007907

https://cutt.ly/Ag8xGgB

 

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzei buruzko ohiko galderen erantzunak (2020/11/06)

CRITERIOS DE APLICACIÓN DE LA ERTZAINTZA Y POLICÍAS LOCALES SOBRE LA ALARMA SANITARIA (Actualizado – 02/11/2020)

Harana Udaletxeko Landa Bilketa Gunea irekita dago

HARANAKO LANDA BILKETA GUNEA

Zer motatako hondakinak biltzen ditu?

• Obra txikietako hondakinak: erreforma txikietan sortzen diren hondakinak, hala nola adreiluak, teilak, harriak…

• Hondakin handiak: objektu handiak, altzariak, koltxoiak, leihoak, ateak, somierrak, paletak…

• Inausketak: inausketen eta lorezaintza lanen hondakinak bakarrik: adarrak, belarra…

Zer EZIN dugu bota?

• Hondakin organikoak.

• Industria hondakinak, ez arriskutsuak, ez nekazaritzakoak (lastoa, patatak, erremolatxa…)

• Hondakin berrerabilgarriak, hala nola arropa, oinetakoak, jostailuak.

• Etxetresna elektrikoak.

Nork erabil dezake?

Etxean obra txiki bat egitean, altzariak edo tresnak aldatzean, edo inausketa edo lorezaintza jardueretan hondakin horiek sortzen dituen edonork. Ezin dute enpresek erabili beren jardueraren hondakinak botatzeko, hala nola obretako enpresek, ateak eta leihoak jartzen dituztenek, ibilgailuen tailerrek eta abar. Enpresek baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dituzte beren hondakinak, ingurumeneko arautegiak ezartzen duen moduan.

Nola erabiltzen dira?

• Bakoitzean adierazitakoa bakarrik bota behar da. Nahastuta dauden hondakinak kudeatzea garestiagoa da, eta kalte egiten dio balorizazioari.

• Hondakinak edukiontziaren hondo-hondoan utzi behar dira, atea blokeatu gabe.

• Gogoratu beste edozein hondakinetarako Garbiguneak, Puntu Berde mugikorra eta Kuadrilla eta Udalen zerbitzuak ere badaudela.

• Bilketagunera sartzeko, giltzak eskatu behar dituzu, honela: o Astelehenetik ostirala 9:00 etatik 14:00etara, Haraneko Udalean, edo 945 40 60 06 telefonora deituta. o Administrazio Batzar hauen bidez: Kontrasta, Uribarri-Harana, Alda edo Done Bikendi Harana.

CartelInformativoAperturaPLR_ValleArana

Arabako Mendialdeko meatze-paisaia berreskuratzeko proiektua

ERTZAINTZAK ETA UDALTZAINGOEK OSASUN-ALARMAN APLIKATZEKO IRIZPIDEAK