Arabako Mendialdeko Turismo Berdearen Mendialdetik Elkartea

  • Jardueraren esparrua:

    Soziokulturala / Turismo iraunkorraren sustapena

  • Herria-Udalerria:

    Arabako Mendialdea

  • Eraketa data:

    2011

Elkartearen deskribapena eta helburuak

Mendialdetik Arabako Mendialdean, Trebiñun eta Ega Garaiaren ibarraren eskualdeetan kultura eta natura turismoa modu iraunkorrean eta arduratsuan suspertzeko asmoarekin jaio zen.

Elkartearen helburuak hauek dira:

  1. Turismo arduratsua eta iraunkorra sustatzea, Arabako Mendialdean bereziki eta Ega Garaiaren ibarrean orokorrean.
  2. Aurretik adierazitako lurralde eremuko ondare naturala, kulturala eta etnografikoa babestea eta haren zaintza sustatzea.
  3. Aurretik adierazitako lurralde eremuan garatutako ekimen turistikoen arteko lankidetza sustatzea, bereziki, eta probintzia artekoenetan, oro har.

Mendialdetikek eskualdeko bizilagunei eta bisitariei zuzendutako ekimenak eta jarduerak sustatzen ditu, eskualdeko erakundeetan turismoaren sektoreak ordezkaritza handiagoa lortzen saiatzeaz gain, Arabako Mendialdea foru erakundeen eta erakunde autonomikoen agendetan duen presentzia areagotzen saiatzen da.

Era berean, Mendialdetik talde ekologistekin zein kultura eta zientzia elkarte ezberdinekin harremanetan egongo da ingurune natural paregabea hobetzeko eta kontserbazio lanak burutzeko, ingurune hori ondare paregabea dela gogoan izanik.

Boluntariotza

Ez

Harremanetarako

Arabako Mendialdeko Turismo Berdearen Mendialdetik Elkartea
mendialdetik@gmail.com