Okongo Andre Mariaren Kofradia

  • Jardueraren esparrua:

    Soziokulturala / Okongo Ama Birjinaren eta baselizaren sustapena

  • Herria-Udalerria:

    Okón / Bernedo

  • Eraketa data:

    1996

Elkartearen deskribapena eta helburuak

Toloñoko magalean, Bernedo eta Villafria artean dagoen Okongo Andre Mariaren baselizak antzinatik dauka kofradia (1606tik idatzitako testigantzarik zaharrenen arabera). Kofradiaren helburu da lurrera, artera, historiara, lanera eta komunitatearekin eta familiarekin batera duintasunez garamatzaten gure arbasoen balioak bildu eta mantentzea, Okongo Andre Maria eta bere baselizaren inguruan.

Kofradiaren helburuak honako hauek dira: Kofradiako kide izatea sustatzea, baseliza kontserbatzeko eta hobetzeko erantzunkidetasuna lortzeko bide gisa. Horretarako, baselizarekiko harremana sustatu nahi da, elkargune eta harrera-leku gisa, eta gure herrietan bizi diren pertsonen senidetzea eta elkartzea sustatzeko balio duten jarduerak antolatu nahi dira.

Kofradiak 700 kofrade baino gehiago ditu Bernedon, probintziaren mugakide diren herrietan eta Nafarroan. Urtean bi erromeria egiten dira, abuztuaren 15ekoa (Jasokundea) eta Esker Ematekoa, jasotako uztak eskertzeko. Horrez gain, Kofradiak “Okongo Andre Maria” aldizkaria argitaratzen du. Baseliza eta bere aretoa elkargune bezala erabiltzeko irekitzen dira, eta herri bakoitzak, egun bat du esleitua ermandadean baselizara joateko.

Boluntariotza

Jardueren antolakuntzan eta garapenean parte hartzen duten pertsona guztiek borondatez egiten dute.

Harremanetarako

Okongo Andre Mariaren Kofradia
Mayor kalea, 8
01118 Bernedo
670 771 057
revistadeokon@gmail.com