Itzuli+ itzultzaile automatikoa
Eusko Jaurlaritzak Itzuli+ aurkeztu du, Itzuli itzultzaile automatikoarentzako tresna berri bat: webguneetako euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu berehala, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu. Horrez gain, aukera ematen du itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurtzeko.
«Erraz eta intuizioz» erabiltzen da. Web orri batean paragrafo bat edo gehiago aukeratzen dituzte erabiltzaileek, eta, itzuli ikonoan klik egin ondoren, itzulpen automatikoa ematen du; beta aukera sakatuz gero, berriz, testua itzulita entzun dezakete. Gaur-gaurkoz, Firefoxen eta Chromen dago eskuragarri.