LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Lagun agurgarria:
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hemeretzigarren edizioko ekitaldira.

EGITARAUA

Data: ostirala, urriaren 14a
Ordua: 09:30
Lekua: Gurea Antzokia, Amasa-Villabona

IZEN EMATEAK

Izena emateko epea zabalik urriaren 4ra arte

Gurekin izango zarelakoan, agur bero bat

GAZTENEK 2027

Nekazari gazteak nekazaritza jardueran erakartzea eta laguntzea erronka bat da EAEn 2023-2027 programazio aldian.

Ondoko estekan Gaztenek 2027 programaren formazio proposamena eta programaren informazio gehio uzten dizuegu

Formazio proposamena eta informazio gehiago

LANERAKO PRESTAKUNTZA

HAZIren 2022ko 2. sehilabeteko Lanerako Prestakuntzaren eskaintza

Informazio gehiago

https://bit.ly/formacion222

ARABAKO BAILARAK ESKUALDEKO INTXAURONDOETARA BISITA TEKNIKOA

IZKI LGE-ak antolatzen ari den jardunaldi teknikoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi honen helburua  Arabako Bailarako eskualdean egiten ari den fruitu lehorren proeiktua aurkeztea da.

Edonork etor daiteke. Baldintza bakarra: aurretik izena ematea.

Eguna: 2022ko urriaren 7a

Topa gunea: Zanbranako elizaren plaza.

Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara

Programa:

10:00h recibimiento en la localidad de Zambrana

10:15h Zanbranako intxaurrondoetatik bisita gidatua, bertan NEIKERko teknikari batek proiektua azalduko digu.

12:15h Torre Anaiek Rivabellosan duten fruitu lehorren idortegira bisita.

13:00h Amaiera ta buelta etxera

 

Ekitaldira etorri nahi baduzu, EMAN IZENA email honetan: iban@izki.org edo 945 378014/626 054211 telefono zenbakietara deituz. Epea: 2022 ko irailak 30.

IZKI LGE-ak arduratzen da interesatuak Zanbranara eramateaz ta bueltan ekartzeaz

NEKAZARITZA-SEKTORERA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ENPRESETARA HURBILTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK

Nekazaritza-sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzea bultzatzeko laguntzak. Enpresa eskatzaile bakoitzeko gehieneko zuzkidura 5.500 eurokoa da eta eskaerak irailaren 23 arte aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago

GAZTEAK ETA NEKAZARITZA EUSKADIN

Gaztea zara? Elikadura osasuntsu eta jasangarridun etorkizuneko gizarte baten alde egiten duzu? Landa-eremu bizien alde zein bizi-kalitatea, biodibertsitatea eta paisaiak mantentzen diren ingurumen baten alde zaude? Gustatuko al litzaizuke zure aletxoa jartzea etorkizun iraunkor baten erronkei aurre egiteko?

Ba al zenekien Euskadiko nekazaritza eredua familia-nekazaritzarena dela? Horrek esan nahi du lehen sektoreko ustiategi bakoitzak (nekazaritza, abeltzaintza, arrain haztegia, basogintza…) familia batekin lotuta dagoela, eta familiako eskulanaren mende dagoela gehinebat, emakume zein gizonen mende.

Hori dela eta, Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), gazteek etorkizun jasangarri, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari buruz duten iritzia ezagutu nahi genuke, baita elikadura osasuntsua izateari zein nekazariek eta abeltzainek dituzten landa eremuei buruz duten iritzia ere. Horretarako, inkesta labur hau prestatu dugu.

Beraz, Euskadiko gaztea bazara, eta 5 minutu badituzu, anima zaitez Gazteen eta familia nekazaritzaren inguruko galdeketa honi erantzutera.

Abuztuaren 31ean bukatzen da galdetegia betetzeko epea. 

Ekarpenak egiteko edo bestelakorik gehitu nahi baduzu zein zalantzarik izatekotan idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 68873715 (Oihana) telefonoetara.

LANDA-INGURUNEAN GIZARTE-EKITALDIAK EGITEKO LAGUNTZAK

Landa-ingurunea dinamizatzeko ekitaldi bat antolatu nahi duzu? Laguntza horiek pertsona fisiko edo juridiko, pribatu edo publikoei zuzenduta daude.
Aurkezpen-epea : 2022/07/30-2022/11/30

MENDIALDEKO LANDA EMAKUMEEN OHITURAK

Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko eskualdea da Mendialdea. Hori ikusarazteko, landa emakumeen bizimodua ezagutzeko bideo sorta prestatu ditugu, bideo horiek Landa Emakumeen esperientzak kontarzen dituzte, beraien proiektuak, motibazioak…  landa emakumen lanari aitorpena emanez. Bideo bakoitzak Mendialdeko emakume baten historia kontatzen du.
Ekintza ekainaren 1ean hasi zen eta hamabost egunean behin, beste bideo bat igoko dugu urtea amaitu harte gure Facebookean: @adrizkilge
Sartu gure Facebook-ean eta lagundu esperientziak zabaltzen.
Orain arte bideo hauek igo ditugu:
Ekainak 1:  Olga Alonso (Urizaharra)
Ekainak 15: Mentxu Pérez de Arenaza (Villafria)
Uztailak 1: Leire Iparraguirre (Santikurutze Kanpezu)
Uztailak 15: Itziar Sáez de Cámara (Kintana)

Tokiko ekoberrikuntza-Toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak
Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea!
30/06/2022-29/07/2022

LEHIATU BERRIA 2022

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak
Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea!
01/07/2022-31/07/2022