OBRA TXIKIEN ETA AUZOLANANEN ARABAKO FORU ALDUNDIAREN DIRULAGUNTZAK

Aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 14ra arte

Informazioa eta eskabideak aurkeztea:

Obra Txikiak

Auzolanak

APILAIZKO GAZTAINONDOEN JARDUNALDIA EKAINAREN 11an

LGE Izki eta Apilaizko Udalbatzaren artean antolatzen ari garen jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi honen helburua Apilaizko gaztainondo tradizionala berreskuratzeko garatzen ari diren ekimenak (landaketa, txertaketa…) aurkeztea da. Animatzen zaituztegu etortzera, aurretik izen ematen.

Eguna: 2022ko ekainaren 11a

Tokia: Apilaizko herriko plaza.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Egitaraua Apilaizko gaztainondoetatik bisita gidatuan oinarrituko da. Bertan Administrazio Batzarrak gaztainondo tradizionala berreskuratzeko egiten ari dituen jarduketak ikusiko ditugu

Ekitaldira etortzeko interesa baduzu, BAIEZTATU ZURE ASISTENZIA email honetan: iban@izki.org edo 945378014/626054211 telefono zenbakietara deituz. Epea: ekainak 10.

ESKAERA BAKARRAREN EGOERAREN WEB BIDEZKO KONTSULTA

Eskaera Bakarraren helburua lur-aitorpenak eta laguntza zuzenen eta Landa Garapeneko Programaren (LGP) eskaerak jasotzea da.

Nola funtzionatzen duten jakiteko, ikastaro hau proposatzen dizuegu. Bertan ikusiko dugu nola kontsultatu gure egoera laguntza horien aurrean web bidez.

Data: Maiatzaren 24an emango da, 09:30etatik  11:00etara

On line

Ikastaro hau doakoa da

Izen emateak

AFA: NEKAZARITZARAKO ETA ABELTZAINTZARAKO DIRU LAGUNTZAK (NEXT GENERATION EU)

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko planaren barruan inbertsio
proiektuak gauzatzeko laguntzak emateko deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia
Planaren esparruan, EBren Next Generation EU funtsen bidez finantzatua

Laguntza motak eta diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
• Abeltzaintzako simaurrak kudeatzeko sistemetan inbertsioak egiteko laguntza programa.
• Berotegien eraldaketa integralari eta modernizazioari laguntzeko programa.
• Efizientzia energetikoko eta energia berriztagarrietako inbertsioei laguntzeko programa (biogasa eta nekazaritzako biomasa).
• Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak aplikatzeko laguntza programa

Eskaerak aurkezteko epea: 2022/05/03-2022/06/06

Eskaerak elektronikoki aurkeztu behar dira (LGE laguntzen dizuegu)

Oinarriak eta informazio gehiago

Zalantzak badituzu, harremanetan jarri IZKI LGErekin

GARABIDE, 5.000 BIZTANLETIK BEHERAKO UDALERRIETARAKO INBERTSIO PROGRAMA BERRIA

Arabako Foru Aldundiak 3,4 milioi euro bideratuko ditu Garabidera, 5.000 biztanletik beherako udalerrietarako inbertsio-programa berrira

Laguntza-lerro honen helburua udalerri txikietako azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea da, lurralde-oreka eta -kohesioa sustatuz

Garabide, Lurralde Orekaren sailaren laguntza berria Foru Planaren eta Obra eta Zerbitzuen, Obra Txikien eta Auzo Harremanen programak indartzera dator, baita larrialdietarako eta ustekabeetarako deialdia eta programa berrietarako deialdia ere, hala nola landa-eremuan etxebizitzak birgaitzeko eta udalerri barruko garraiorako laguntzak.

Programa berriaren xede diren inbertsioak oinarrizko azpiegituretako obrak eta ekipamendu-obrak izan daitezke. Adibidez: herriguneak egokitzea eta urbanizatzea, eraikinak, lokalak eta lurrak zerbitzu publikoetarako erostea, birgaitzea/berritzea/eraberritzea, inbertsioak industrialdeetan, inbertsioak energia aurrezteko eta energia berriztagarria sortzeko, eskala txikiko azpiegiturak turismoari lotuta, elementu txikiak konpontzea, birmoldatzea, ordeztea edo berritzea, edo inbertsioak enpresa-ekimenak hartzen dituzten edo merkataritza-instalazioa sustatzen duten lokaletan.

Interesa duten udalerriek ekainaren 15era arte izango dituzte eskabideak aurkezteko epea zabalik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN 

TICKET BAI NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ENPRESETAN

PROGRAMA

  • Zer da TicketBAI?
  • TicketBAI funtzionamendua
  • Nori eragiten dio TicketBAIk?
  • TicketBAI betekizunak
  • Ziurtagiri digitalak
  • TicketBAI egutegia
  • Arau-hausteak eta zehapenak
  • Gastu eta inbertsioengatiko kenkari fiskalak.

ON LINE prestakuntza bat planteatzen dugu, ZOOM aplikazioa erabiliz,

Ikastaro hauek doakoa dira. Izena eman dezakezu HEMEN

TicketBai – Araba

Maiatzak 17, asteartea, 15:00etatik 17:00etara

LEHEN SEKTOREKO SERGAK ETA GIZARTE SEGURANTZA

6 orduko ikastaro hau Apirilaren 5, 6 eta 7an emango da, 15:00etatik 17:00etara.

ON LINE, ZOOM aplikazioa erabiliz

PROGRAMA

  • Jarduera ekonomikoak: definizioa, sailkapena eta tributazioa.
  • Modu juridikoan aukeratzea.
  • Beharrezko izapideak.
  • Landa-finken edukitza motak.
  • Nekazaritzako Erregimen Berezia.
  • Kotizazio oinarriak eta motak.

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu esteka honetan

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA ETXEO LANETAN ETA LANDA EREMUETAKO PERTSONEN ZAINKETAN

Etxeetan etxeko lanak demokratizatzeko ikastaroa

3 orduko ikastaro hau, Apirilaren 4an emango da, 15:30etatik  18:30etara.

ON LINE, ZOOM aplikazioa erabiliz

PROGRAMA

  • Landa-munduan zereginak banatzeko eredua aztertzea.
  • Landa-ingurunea eta genero-rolen bizipena.
  • Zaintzaren garrantzia, gure gizartearen oinarria.
  • Landa eremuko emakumeak ahalduntzearen garrantzia.
  • Landa munduan gizonak prestatzeak eta kontzientziatzeak duen garrantzia

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu  esteka honetan klik eginez

EMAIL KORREO ELEKTRONIKOARI BURUZKO IKASTAROA

Posta eletronikoa erabiltzen hasi ez diren pertsonentzat bereziki zuzendua

6 orduko ikastaro hau, Martxoak 28 eta 29 emango da, 15:00etatik  18:00etara.

LEKUA

Granja Modelo, s/n, 01192 Arkaute, Araba

PROGRAMA

Ikastaroaren edukiak izango dira:

  • Internet, Google eta posta elektronikoa eguneroko laneko tresna gisa
  • Nabigatzaileak erabiltzea
  • Foroak, web-aplikazioak, segurtasuna eta antibirusak.
  • Posta elektronikoa eta Webmail erabiltzea
  • Google Drive: fitxategiak eta karpetak partekatzea

Izena emateko:

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu 627 431 904 telefonoan edo esteka honetan klik eginez

TOKI-ERAKUNDEENTZAKO USTEKABEKO ETA LARRIALDIKO OBRENTZAKO LAGUNTZAK

Deialdi honetan ezartzen diren dirulaguntzak Arabako Lurralde Historikoko udalentzat (Gasteizkoa salbu) eta kontzejuentzat dira.
Emango den dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko
100 izan daiteke. Deialdi honetako dirulaguntzak, gehienez eta toki erakundeko, ezin izango ditu
300.000,00 euroak gainditu.
Deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta
hurrengo egunean hasiko da, eta programaren indarraldia amaitzean bukatuko.