ZIURTAGIRI DIGITALEN ERABILERARI BURUZKO TAILERRA

Zuen prestakuntza hobetzen eta eguneratzen jarraitzeko, ikastaro hau proposatzen dizuegu. Bertan, adibide praktikoen bidez, ikasleei jarraibide zehatzak emango dizkiegu ziurtagiri digital ohikoenak instalatzeko eta erabiltzeko (IZENPE, NAN digitala, FNMT…).

6 orduko ikastaro hau, Martxoak 15 eta 16 emango da, 15:00etatik  18:00etara.

LEKUA

Granja Modelo, s/n, 01192 Arkaute, Araba

PROGRAMA

Ikastaroaren edukiak izango dira:

  • Administrazio elektronikoaren kontzeptua
  • Ziurtagiri digitalen motak
  • Sinadura elektronikoa
  • Segurtasuna sarean

Izena emateko:

Ikastaro hau doakoa da. Izena eman dezakezu:

IZENA EMAN

Izena emateko azken eguna martxoaren 10a izango da

FAKTURAZIO ELEKTRONIKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN EMPRESA TXIKIETAN

Fakturazio mota horrek zalantzarik gabeko abantailak dakarzkio nekazaritzako elikagaien enpresa txikiari; izan ere, kudeaketa modu horretara ohitu behar du, eragile ekonomiko guztientzat derrigorrezkoa bihurtu baino lehen.

6 orduko ikastaro hau, Otsailak 23 eta 24 emango da, 15:00etatik  18:00etara.
DOAKO MATRIKULA
Izena emateko azken eguna otsailaren 17a izango da

OLIBONDOA INAUSTEKO JAURDUNALDIA

HAZI -k, Aprora -ren laguntzarekin, OLIBONDOAREN PODA PRAKTIKOAREN JARDUNALDIAK antolatu ditu, inausketan ezagutzak eta trebetasunak eskuratu nahi dituzten pertsona guztientzat.
✂️GOGORATU! Laguntzaile bakoitzak ohiko inausketa-tresnak eraman behar ditu.
Ikastaro honek 4 orduko iraupena izango du, eta 09: 30etik 13: 30era emango da, leku eta data hauetan:
MOREDA, 2022/02/19 Trujal La Equidad
LANTZIEGO 2022/02/26 Coso plazan
ELTZIEGO 2022/03/05 Valdelana Upat. aurreko aparkalekuan
SAMANIEGO 2022/03/26 Ostatu Upeltegiak
Izena eman ondoren, matrikula ordaintzeko banku-datuak bidalko zaizkizue.
MATRIKULA: 36€

LEADER 2022 DEIALDIA

LEADER 2022 laguntzak eskatzeko epea: 2022/02/11–2022/03/25

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
Ekintzailetzarako laguntzak.
Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak
Besteren konturako kontrataziorako laguntzak
LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak
Etxebizitzarako laguntzak

LEADER 2022ren oinarriak

Informazio gehiago eskatzeko Izki LGEra etorri.

HAZI KURTSOAK

HAZI fundazioak 2022ko “Lanerako prestakuntza kurtsoak dira, nekazaritza sektorean, nekazaritza elikagaien, industrien eta landa ingurunearen” arloko kurtsoak aurkeztu ditu.
Pdf-a:
Web orria:
https://hazi.eus/es/oferta-formativa-del-primer-semestre-de-2022/

LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAKO IKASTAROAK

CURSO *GESTIÓN Y MANTENIMIENTO DE ÁRBOLES Y PALMERAS ORNAMENTALES*  Certificado de Profesionalidad nivel 3.
?  7-2-2022 // 24-5-2022 (430h)
⏰ 8:15h a 14:45h
? Lekua: Instituto Agrario ARKAUTE
?Praktikak enpresetan 80h
ℹ Informazio gehiago 634232547
✏ inskripzioa ?
CURSO *AGRICULTURA ECOLÓGICA*  Certificado de Profesionalidad nivel 2.
? 1-2-2022 // 24-2-2022 (450h)
⏰ 8.30h a 13:30h
?Lekua: Instituto Agrario ARKAUTE
?Praktikak enpresetan  40h
ℹ️ Informazio gehiago ☎️634232547
✏️ inskripzioa ?

LEADER 2022 AURRE-ESKAERA

Landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.
Eskaera-orria eta informazio gehiago:
Edozein zalantza konpontzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
(945 378014/626 054211)

 

 

 

 

KATALUNYAKO BISITA TEKNIKOAREN ESPERIENTZIAK

Joan den azaroaren 24, 25 eta 26an Kataluniara ikasketa-bisita bat egin zen. Bertan Landa-Hiri Hurbilketa proiektuari atxikita dauden Euskadiko Autonomia Erkidegoko LGE-ek parte hartu zuten.

Bisitaren helburua, ARCA eta Leader Ponent-en artean, ikaskuntza-sareak finkatzea da. Katalunian egiten diren beste ekimen batzuen, haien arrakasta-faktoreen eta aurkitutako zailtasunen ezagutzaren bitartez.

Jarraian, bisita programaren parte izan ziren baserri desberdinak azaltzen dira (bere webgunerako esteka batekin batera):

-Masia Escrigas, Nekazaritza birsortzailea egiten duen landetxea, sare sozialetan oso aktiboa, baratze esperientziak saltzen ditu . Masia Escrigas – Alojamiento Rural con Granja i Animales en Barcelona

-El Solar de N´Hug, Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerako baserria. Familiako harategian saltzen dituzte produktuak. Baserrian bertan ekoiztutako produktuekin hazten dira animaliak. Hiltegi mugikorra sortu dute. Baserrira bisitak saltzen dituzte. El Taulell del Soler de n’Hug – Inicio | Facebook

-Fundación Alicia, Sukaldeko ikerketa zentroa, Arreta berezia elikagaien murrizketei eta beste osasun arazoei. Elikadura-ohiturak hobetzea bultzatzen du. Fundación Alicia

-Supercoop Manresa, Supermerkatu kooperatiboa, Eguneroko erosketekin bere ingurunea eraldatzeko asmoa dute. inici – Super Coop Manresa – SuperMercat Cooperatiu

-Galetes el Rosal, balio soziala duen lantegia. Desgaitasuna eta buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du. EL ROSAL

-Enciclopedia Mural, Ivars d’Urgell eta Vallverd herrietako alderdi artistikoak, hezkuntzakoak eta ingurumenekoak lotzen dituen proiektua. Horma-irudien bidez, ornitologiari eta inguruko natura-ingurunearen ezagutzari buruzko jarduerak eta lanak. Enciclopedia Mural – IVARS d’URGELL

-Pomona Fruits, Sagar eta udare ekologikoen ekoizpena eta banaketa. «Lurraren zaintzaileak eta ingurumenaren lorezainak». Fruita ecològica feta a consciència – Som pagesos, productors d’aliments, cuidadors de la terra i jardiners de l’entorn. (pomona-fruits.com)

-Bodega Castell del Remei, Mendeko mahasti baten kudeaketa ekologiko eta jasangarria . Castell del Remei – Castell del Remei

IZKI LGEren 30+1 URTEURRENAREN ALDIZKARIA

Izki LGEren 30 + 1 URTEURRENAREN aldizkaria eskuragarri dago jada Arabako Mendialdeko biztanleentzat. Aleak, eskualdeko udaletxeetan eta LGEren egoitzan daude.

ONekin! Berrikuntza y ONekin! Digitala

ONekin! Berrikuntza y ONekin! Digitala
ENPRESA TXIKIEN BERRIKUNTZARAKO ETA DIGITALIZARIORAKO PROGRAMAK
Eskaera egiteko epea: 2021/11/18tik 2021/12/02ra
Informazio gehiago eta tramitazioa:
– ONekin! Berrikuntza: Aholkularitza-, ingeniaritza-, software- eta inbertsio-kostuetarako laguntzak
– ONekin! Digitala: Enpresek aholkularitza jasotzeko eta Irtenbide teknologikoak ezartzeko laguntzak